Musika PArkean. Por favor, ¡pisad la hierba!

Musika Parkean

Donostia itsasoari begira bizi den hiria da eta sarritan bere parke izugarriak ahazten ditugu, zeinak ikusteko bai, baina ezer gehiagorako ez direla ematen duten. Zuzeneko musika emanaldiak eskusa, denboraldi bakoitzean eta «Mesedez, belarra zapaldu!» lelopean, lagun, famili edo bertan biltzen zirenekin musika eta piknikaz gozatzera dei egiten zuen Musika Parkean ekimenak.

2010ko udaberriko egun batetan Egia auzoko Cristina Enea Parkean jarri zen ideia martxan, hurrengo urtetik aurrera, eta Kantauriko eguraldiaren oneritziarekin, apirila eta iraila bitartean hilabetero hiriko parke desberdin batetara hurbildu eta gozatzeko luzatzen zen deialdia.

Egindako lana

Logoa, identitate grafikoa, newsletterra, posterrak, webgunearen diseinu eta garapena

Webgunea

musikaparkean.com
2010 eta 2016 bitartean argitaratua

Norentzat


2010-2016 bitartean, 41 edizio aurkeztu ziren, batzuk eguraldia dela eta fetxaz aldatu behar izan ziren, beste batzuk bertan behera utzi, baina beste asko ere ospatu egin ziren.

Guztira 51 deialdi egin ziren. Guzti hauetarako prestatu genituen poster, banner, prentsa dosier eta bestelako promozio materialak eta baita denboraldiro berritzen zen webgunearen diseinu eta garapena.



Vídeo: YouTube

Cómo preparar y hacer un picnic [Nola prestatu eta egin piknik bat], Pintxos & Blogs ekimenak bultzatutako Musika Parkearen lehen ediziorako promozio-dibulgaziozko bideoa.
3:05, azpitituloak gaztelaniaz.
Bideoa: Delifunart

musikaparkean.com — 2010
Musika Parkearen lehen denboraldiko webgunea
2011